Mostrando entradas con la etiqueta #Biruscrawl. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #Biruscrawl. Mostrar todas las entradas

sábado, 16 de mayo de 2020

#Biruscrawl egin genuen 67. sketchcrawlean

#Biruscrawl
Apirilaren 29an bageneukan aurreikusita hitzordua Bastidan (Nafarroa Beherea) 67. sketchcrawlaren deialdia jarraituz. Baina Covid-19 birusaren kontrako berrogeialdiak ezinezkoa bihurtu zuen bai antolatze baita bertaratzea ere. Ondorioz beste modu bat elkartzeko bururatu zitzaidan, sketchcrawlaren filosofia egoera berezi honetarako moldatuz. Guztiok elkartzeko gunea sarea izango zen, #biruscrawl traolapean. Bakoitzak zegoen lekutik marraztu eta berehala norberak gustoko zuen sare sozialera igo eta holan guztion eskura jarri koadernoan marraztutakoa.  Taldearen Facebookeko orrialdean badaude partaide ezberdinen lagin grafikoak, baita beste leku ezberdinetan, egun horretako traola erabiliz topa daitezkeenak. 
Berezia zen egoera eta berezia deialdia. Horrek komunikabideen arreta deitu zuen eta Euskadi Irratian, Bizkaia Irratian eta Radio Euskadin izan genuen mikrofonoa irekita azaltzen saiatzeko.  Deia egunkariko Elixane Castrexanak aukera bikoitza eman zigun. Lehenengoa aurreko egunean, topaketaren nondik norakoak aletzeko eta bigarrena hurrengo egunean, lagin batzuekin eta etxean ari zen jendearen argazkiekin hornituta. Nik jaso nituen irudiak bidali nizkion eta egunkariaren erredakzioan aukeratu zituzten. Hemen etxean bertan marrazten ari zen jendea agertzen da. Agertzen direnei zein agertzen ez direnei, eskerrik asko parte hartzaile guztiei deialdi hau ahaztezina bilakatzeagatik eta talde bizia eta indartsua osatzen dugula erakusteagatik.
Zorroztu arkatzak! Uztailean berriro!

La cuarentena obligada por el Covid-19 hizo que el 67 Sketchcrawl que había de celebrarse en Bastida (Nafarroa Beherea) se transformó en #biruscrawl para que el punto de encuentro fueran las redes sociales: los dibujos en el cuaderno realizados en el lugar de confinamiento quedaron reunidos en ellas bajo la etiqueta citada. Buena participación y cierta repercusión en medios de comunicación.  Para el reportaje en prensa yo envié las imágenes que recibía y en la redacción eligieron lo que creyeron más conveniente. Agradecido a quienes participaron, aparezcan por aquí o no, por hacer de Euskalherria's Sketchcrawl un grupo vivo, dinámico y fuerte.
Afilen los lápices!. Nos vemos en julio!


 
Pili Azkarate (Bergara)
Mariajesus Asurmendi (Zumarraga)

  Koro Lizarreta (Burlata)

 
Patricia  (Zarautz)

 Mila Dolz (Hendaia)

 Neus Álvarez (Gasteiz)

 Gorka Belasko
Deia 2020-04-26

sábado, 25 de abril de 2020

67th sketchcrawl, Ruben Montero

Rubenek gaurkoan egindakoa.


67th sketchcrawl, Pili Azkarate

Oraingoak nik egindako marrazkiak igotzen dizuet.




67th. sketchcrawl, Jon Leibar


Hemen Jonen gaurko lana:

67th sketchcrawl, Jose Ramon Gantxegi

Gaurko hitzorduan Gantxegik egindako marrazkiak igotzen ditut.




67th. sketchcrawl, Arrate Plazaola

Hemen Arratek egindakoak gaurko hitzorduan.







67th sketchcrawl, Alberto Odriozola

Albertok gaurkoan bere patioa marraztu du.


67th sketchcrawl, Antton Arrillaga

Oraingoan Anttonek egindakoak igotzen ditut.




67th sketchcrawl, Kute Erdabidek egindakoak

Kaixo, hemen igotzen dizkizuet Kute Erdabidek gaurko hitzorduan egindakoak.




domingo, 19 de abril de 2020

Apirilak 25. #Biruscrawl, 67.sketchcrawl berezia


Ondo dakizuen moduan apirilaren 25 ezinezkoa izango da beste behin marrazteko elkartzea... baina horrek ez du esan nahi Euskal Herria's SketchCrawlaren hitzordua egingo ez dugunik!!!
Bastidan (Nafarroa Beherea) aurreikusita geneukana birmoldatu dugu. #Biruscrawl egingo dugu: bakoitza dagoen lekutik ibilbidetxo bat prestatu eta ohi bezala egunean zehar joango gara marrazten. Gero igoko ditugu marrazkiak ohiko sareetara traola horrekin. Hori izango da gure elkargunea. 
Aldi berean gogoratu nahi dizuet pentsatu behar dugu non egin hurrengoak, uztailekoa, urrikoa eta urtarrilekoa.
Bitartean,
Zorroztu arkatzak!!!

Como bien sabéis no va a ser posible juntarnos como estaba previsto en Bastida (Nafarroa Beherea) el próximo 25 de abril. Ello no es obstáculo para que no coincidamos en el tiempo mientras dibujamos, por lo que sí habra convocatoria de Euskalherria's SketchCrawl!!
Haremos #Biruscrawl, cada cual desde donde se encuentre, con nuestro habitual paseito y bermuteo y después subiremos lo dibujado a las redes habituales. Esa etiqueta será nuestro lugar de encuentro.
Mientras,
Afilad los lápices!


2020.eko APIRILAK 25.
67 SketchCrawl
EGITARAUA:

10:30 Hasiera. (Etxe)barnetik ateratzen diren marrazkik. 
12:00 Leihora, munduari irekiak.
13:00 #Bermutabalkoian 
14:30 Bazkaria
16:30 Kafea.
18:00 Agurra. Denok etxera.

25  DE ABRIL de 2020
67 SketchCrawl
PROGRAMA
10:30 Dibujos que salen del interior  (de casa)
12:00 Paseo hasta la ventana.
13:00 #Bermutabalkoian 
14:30 Comida
16:30 Cafea.
18:00 Agurra. Todos a casa.

Zorroztu arkatzak!