Mostrando entradas con la etiqueta Unai Goieaskoetxea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Unai Goieaskoetxea. Mostrar todas las entradas

jueves, 28 de agosto de 2014

Euskalgunea goiz-goizetik, Bilboko Aste nagusia


Inoiz ez zait burura etorri Bilboko Aste Nagusiko txosnen zalaparta bisualak osatzen duen paisaia gai bezala erabiltzea, margo eta marrazkiak egiteko.
Konpartsero orok ondo daki zer den benetan paisaia hori, seguru asko sarritan parte hartu izan duelako eraikin horien muntaketetan.
Eta emaitzak (gerturatzen garenean ikusten dugun horrek), hori adierazten du, ene ustez.
Apainketak ez du sekula hezurdura guztiz estaltzen. Ez dira porlanezko eraikin sendoak, ez, baina ez dira, ere ez, Westernetako fatxada faltsu eta arinak.
Mekanotubo, ohial, taula, kordel eta xaflak margotzea baino askoz gehiago da Bilboko konpartserook eskaintzen duguna auzolanaren bitartez. Jai eredu herrikoi eta partehartzailea da.

miércoles, 16 de julio de 2014

Agur adiskideok!

Kostata, baina azkenean lortu dut Potugalen egindako bi marrazki sistriñok publikatzea.
Bide batez, aukera aprobetxatzen dut gomendio bat egiteko oporrotan Portugalera joateko asmoa baldin baduzue (Lisboa).
Bada museo bat, Lisboan, ospe handikoa dena, Calouste Gulbenkian Museum hain zuzen ere.
Ezer berezirik topatzeko asmorik gabe gerturatu nintzen bertara baina, azelako sorpresa hartu nuen erakusketa permanente erraldoiaz gain "Line and Colour" izeneko beste behin behineko erakusketa bat antolatu zutela! Bertan, formato txikian (orri soltea zein koadernoan) egindako artelanak erakusten zituzten: marrazkiak, akuarelak, gouache-ak, lavis-ak... eta den-denak ospe handiko artisten eskutik eginak! William Turner, John S. Sargent, Albrecht Dürer, Jean-Antoine Watteau, Jean François Millet, François Boucher, Fragonard, Felix Ziem, Henri Gervex, Foujita etabar.
Begientzako gozamen hutsa!
Beraz badakizue, aukera izanez gero, aprobetxatu!


Costa da Caparica-ko hondartza batean...

miércoles, 25 de junio de 2014

Urruñatik Oletara doan bidea-Lapurdi

Aupa adiskideok!
Azken aldi honetan hainbat mezu jaso ditut margotzeko erabiltzen dudan materialari buruz galdetuz. Asi ke margo berri bat eta bideotxo bat publikatzea iruditu zait egokiena.