#Biruscrawl
Apirilaren 29an bageneukan aurreikusita hitzordua Bastidan (Nafarroa Beherea) 67. sketchcrawlaren deialdia jarraituz. Baina Covid-19 birusaren kontrako berrogeialdiak ezinezkoa bihurtu zuen bai antolatze baita bertaratzea ere. Ondorioz beste modu bat elkartzeko bururatu zitzaidan, sketchcrawlaren filosofia egoera berezi honetarako moldatuz. Guztiok elkartzeko gunea sarea izango zen, #biruscrawl traolapean. Bakoitzak zegoen lekutik marraztu eta berehala norberak gustoko zuen sare sozialera igo eta holan guztion eskura jarri koadernoan marraztutakoa. Taldearen Facebookeko orrialdean badaude partaide ezberdinen lagin grafikoak, baita beste leku ezberdinetan, egun horretako traola erabiliz topa daitezkeenak.
Berezia zen egoera eta berezia deialdia. Horrek komunikabideen arreta deitu zuen eta Euskadi Irratian, Bizkaia Irratian eta Radio Euskadin izan genuen mikrofonoa irekita azaltzen saiatzeko. Deia egunkariko Elixane Castrexanak aukera bikoitza eman zigun. Lehenengoa aurreko egunean, topaketaren nondik norakoak aletzeko eta bigarrena hurrengo egunean, lagin batzuekin eta etxean ari zen jendearen argazkiekin hornituta. Nik jaso nituen irudiak bidali nizkion eta egunkariaren erredakzioan aukeratu zituzten. Hemen etxean bertan marrazten ari zen jendea agertzen da. Agertzen direnei zein agertzen ez direnei, eskerrik asko parte hartzaile guztiei deialdi hau ahaztezina bilakatzeagatik eta talde bizia eta indartsua osatzen dugula erakusteagatik.
Zorroztu arkatzak! Uztailean berriro!
La cuarentena obligada por el Covid-19 hizo que el 67 Sketchcrawl que había de celebrarse en Bastida (Nafarroa Beherea) se transformó en #biruscrawl para que el punto de encuentro fueran las redes sociales: los dibujos en el cuaderno realizados en el lugar de confinamiento quedaron reunidos en ellas bajo la etiqueta citada. Buena participación y cierta repercusión en medios de comunicación. Para el reportaje en prensa yo envié las imágenes que recibía y en la redacción eligieron lo que creyeron más conveniente. Agradecido a quienes participaron, aparezcan por aquí o no, por hacer de Euskalherria's Sketchcrawl un grupo vivo, dinámico y fuerte.
Afilen los lápices!. Nos vemos en julio!
Pili Azkarate (Bergara)
Mariajesus Asurmendi (Zumarraga)
Koro Lizarreta (Burlata)
Patricia (Zarautz)
Mila Dolz (Hendaia)
Neus Álvarez (Gasteiz)
Gorka Belasko
Deia 2020-04-26





No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.