Semearen futbol partida ikusteko alde egin behar nuenez, berehala hasi nintzen marrazten, Darío de Regoyosen artelanez inguratuta.
Bazkaltzera itzuli nintzen. Kafe Antzokiaren aterpea ondo profitatu genuen hitz aspertu ederra egiteko, marrazteari berriro ekin baino lehen.
Euriak beste aukerarik ematen ez zuenez, bertan bukatu genuen interesgarria eta errepikatzeko modukoa iruditu zitzaidan esperientzia, nire blogean xehetasun handiagoz kontatu dudana.
Eibar arte!!