Mostrando entradas con la etiqueta De vuelta con el cuaderno. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta De vuelta con el cuaderno. Mostrar todas las entradas

domingo, 26 de julio de 2015

Dibujo con gusto ikastaroaren kronikak

Uztailaren lehengo astean Clara Marta gidaritzapean Zaragozako Arte Eskolak antolatzen duen "De vuelta con el cuaderno" udako ikastaroa egitera hurbildu nintzen. Aurten "Dibujo con gusto" azpititulua jarri diote, gastronomia eta marrazkia uztartzeko ahalegina, Huesca eta Barbastro artean burutu ziren ekitaldien kronika bitan banatu dut: bertan eman ziguten koadernoan sartu ziren marrazkiak eta bertan sartu ez zirenak, koadernoa jaso baino lehen eta bera amaitu eta gero.
On egin!

lunes, 25 de mayo de 2015

Uztailean, danok Huescara!

Gabon lagunok,
Aspaldi ez naizela hemendik pasatzen, barkatuko didazue. Badakizuene, urtero bezela, aurten ere, "De vuelta con el cuadernok" Huescan antolatu ditu marrazki ekitaldiak, uztailaren 3, 4 eta 5 ean. Aurten sukaldaritza eta marrazkia pil pilean marmita batean sartu eta sekulako bazkalostea izango dugulakoan nago.
Oraingoan, Eukal Herriko txoko polit bat aurkeztea tokatzen zait, aurten Goierriko gida ilustratua aurkeztuko bait dut.
Ekainaren 4ra arte duzue epea irekia. Animatu zaitezte! Ba dut zuetariko asko ezagutzeko gogoa.
Eskerrik asko


http://www.escueladeartedezaragoza.com/2015/05/dibujo-con-gusto-vii-de-vuelta-con-el-cuaderno/

jueves, 26 de junio de 2014

Ebaluazio saioak

Azken egun hauetan ebaluazio saioak izan ditugu institutuan. Nire ikasleak ez direnen txanda heltzen zenean lankideak marrazten saiatzu naiz. Begirada zeharka, urduritzen baitira zuzenean egiten badut, holan gutxiago mugitzen dituzte eskuak, ilea, burua, betaurrekoak eta abar. Gainera, gero eta lasaiago gero eta zehatzagoak izango dira egiten dituzten iruzkinak.
Beste alde batetik bihar banoa Zaragozara, "De vuelta con el cuaderno"n parte hartzera. Bertan ikaslearen papera ongi betetzea da nire helburua. Egunerokoa kontatuko dizuet. Bueltan hemen egingo dizuet laburpena.