[castellano]
Kaixo denoi! Badator hurrengo sketchcrawleko zita!
Urriaren
19an Zarautzen elkartuko gara. Behin eta berriro, juntatu izan
garenean, kostaldean egin behar genuela "kedada" komentatu izan dugu.
Ba, orain daukagu aukera. Ea itxasoaren usainak eta udazkeneko koloreek
inspiratzen gaituzten.
Hemen lagatzen dizuet egun horretarako Anak gertatutako kartela.
![]() |
| 41st sketchcrawl. Ana Garcia |
Zita goizeko 10:00etan Munoa plazan
egingo dugu. Itsasoaren ondoan, Narros jauregiaren ondoan,
itsasportutik gertu, Santa Barbara ere ez dago urrun, bateren batek
kaleetan zehar galtzea nahi badu ere badu aukera...
Bazkaltzeko Euskalduna tabernan
hartu dugu tokia. Aurretik zenbat egongo garen jakitea oso inportantea
denez, mesedez, etortzea pentsatzen baduzue, bidali mezu bat
pilirenkoadernoa (a) gmail.com helbidera

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.