Agur bero bat guztixoi!
Kostata, baia azkenien lortu dot! Beraz, ezer baino ariñau, eskerrak emon gure deutsiet blog hau sortu dabienari euki dodazen arazoak konpontzen laguntziegatxik, batez be Anari.
Urteak daroadaz blog hau jarraitzen eta asko gozatzen dot bertako artista guztiek argitaratzen dozuezen marrazki ta margoakaz.
Niri be (zuen antzera), txiki-txikittetik gustau jata pintzetie eta ikasketak horretara dedikatu ostean ekin ta ekin jarraitzen dot ondiño, lanbidez maisue banaz be.
Arte plastiko edo ta arte aplikatuen arloan danetarik gustetan jat: bardin oleoa zein akuarelie... edo komikigintze eta ilustraziñue... baia sarrienetan, danori gertatzen jakun moduen, kahier bateri engantxaute ibilten naz egun osoan, lan egun zein oporretan.
Bueno ba hori, ez naz luzetuko gehixau. Plazer handiz lagunduko dot nire ekarpentxuek zueri eta bisitari guztixeri eskeiniz.
Eskerrik asko parte hartzen izteagatxik.
Biba gu!



Ondo etorria zu be Unai, egongo gara.
ResponderEliminarEpa Unai! Eskerrik asko zuri zure marrazkiak gurekin konpartitzeagatik.
ResponderEliminarOngi etorri!
Apa Unai! ongi etorri!
ResponderEliminarKaixo Unai.
ResponderEliminarEz dakizu nolako poza ematen diten blogera jendea etortzea.
Ongi etorria izan
Hau bai ongi etorri beroa!
ResponderEliminar