Azkenean animatu gara.
BEART elkarteak 37. sketchcrawl-a antolatu du eta, deialdiari jarraituz, Bergarara gonbidatzen zaituztegu, bereziki herriko parke et lorategiak, batzuk historikoak, ezagutzeko.
Hemen ikus dezakezue proposatutako ibilbidea.
Zita urriaren 13an da; eta aurreikusi dugun ordutegia hauxe:
10:30. Udaletxeko arkupetan, San Martin Agirre plaza
11:00. Errekalde jauregia ("Goiko kondia")
12:30. Errotalde jauregia ("Beheko kondia")
14:15. Santa Marina eliza
14:30. Bazkaria.
Blog honetan bertan joango gara xehetasun gehiago ematen: arratsaldeko plan, jatetxea, menuaren prezioa,...
Kanpotik zatoztenentzat interesagarria izan daitekeen informazioa:
- Udaleko web orria.
- Turismo atala Udaleko web orrian.
- Garraio publikoa: Bergararaino heltzen den garraio-baliabide bakarra Pesa konpainiako autobusa da. Donostia, Gasteiz, Bilbo, Zumarraga (Renfe), Eibar (Euskotren, Bizkaibus) eta beste herriekin loturak ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.