miércoles, 3 de mayo de 2017

#Karrantza, 55th World Wide SketchCrawlaren eszenatoki aparta

Pozalaguako kobazuloan eman genion hasiera Karrantzako #EUSKetchcrawlari. 30 inguru elkartu ginen bertan, Euskal Herriko toki ezberdinetatik hurbildutakoak baita Cordobako bisitari bat ere.


Ahedo auzorako errepide estu eta aldapatsua hartuta,
San Migel eliza, zezen-plaza eta ikastetxe-apaiztegi izan zena osatzen duten multzoan bi marrazki egin nituen, haranaren beste aldetik.



Bazkaltzeko hartu genuen tartea luzatu zitzaigun Casa Garrasen, baina ez ohiko aldetik. Bukaera behintzat, hasiera baino hobea izan zen.


 Dolomitas Museoara egin genuen bisitan bere tresneria ezagutu genuen eta Pozalaguako harrobiarekin zuen harremana azaldu ziguten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario