jueves, 2 de febrero de 2017

Donibane Lohizune

54th Worl Wide SketchCrawlaren deialdia jarraituz 54 marrazkilari elkartu ginen Donibane Lohizunen (Lapurdi) urtarrilaren 28an.
Magaliek egin zigun erreportaia eta berak argazkia egiten zigun bitartean nik zirriborro hau egin nion.

Merkatutik pasatu nintzen eta Ziburuko portutik heltzen diren arrainek ikuskizun ederra eskeintzen zuten.

Ekaitz, bertako arrain saltzailea. maisuki garbitzen zuen arraina. Aukera paregabea berarekin hitz egiteko inguru horretan dituzten ajeak ezagutu nituen. Beste egunen batean bere batelean arrantzara hjoateko gonbidapena jaso nuen.
 Eguraldia profitatu genuen, kalean marrazteko zerbait hartzen genuen bitartean.

Beste bat, eguzkipean, bazkaltzera korrika joan baino lehen.

Mickelek gazta erdi bat bere dendan egindako marrazkia gustatu zitzaiolako.

Txokolate bero bat autobusera itzuli baino lehen.
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada