jueves, 25 de junio de 2015

Balmasedako zirriborroen erakusketa


Boinas La Encartada Museoan egin genituen marrazki gehienak erakusgai daude Balmasedako "Pintxo i Blanco" tabernan. Oso muntaia xumea baina eraginkorra, bi erakunde horiek 47. SketchCrawlaren arrakastan izan zuten partaidetza eskertzeko.
Balmasedara hurbildu zinetenok ere hotza gainditzeko beroa sortu zenuten. Bazkaldu genuen putxerak giro eta zapore ezin hobeaz marrazteko parada eman zigun bezala.
Hurrengo egunetan pasatuko naiz berriro argazki gehiago egitera, Huescatik itzuli eta gero ziur aski. Nahi duen orok uda osoa izango du zuen ekarpen grafikoarekin gozatzeko.





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada