jueves, 26 de junio de 2014

Ebaluazio saioak

Azken egun hauetan ebaluazio saioak izan ditugu institutuan. Nire ikasleak ez direnen txanda heltzen zenean lankideak marrazten saiatzu naiz. Begirada zeharka, urduritzen baitira zuzenean egiten badut, holan gutxiago mugitzen dituzte eskuak, ilea, burua, betaurrekoak eta abar. Gainera, gero eta lasaiago gero eta zehatzagoak izango dira egiten dituzten iruzkinak.
Beste alde batetik bihar banoa Zaragozara, "De vuelta con el cuaderno"n parte hartzera. Bertan ikaslearen papera ongi betetzea da nire helburua. Egunerokoa kontatuko dizuet. Bueltan hemen egingo dizuet laburpena.




2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Aurpegiak ez dira ezagunak, espresioak bai, ordea.
    Oi irakasle gaixoak! Ondo merezi dituzte oporrak, bai!

    ResponderEliminar