lunes, 12 de mayo de 2014

EIBAR 43th 1/2 SketchCrawl

Nire bigarren Sketchcrawlearen eszenatokia Eibar izan zen, aurreko larunbatean, #Berreibar ekimenaren barnean. Etengabeko prestakuntza da niretzat jarduera hau eta lezio ederrak jaso nituen zuzenean: ikusi, entzun eta egin. Eroso eta gustora, serio bezain jatorra, txantxetan baina ganoraz. Ekarri ditut etxerako  lore batzuk, landare bat eta ardura handi bat: Balmaseda, neguko hitzorduaren helmuga.
 Matsaria, metaforikoa.
 Justinoren lezioa entzuteko ezin marrazten jarraitu. Merezi zuen.
 Txonta, gainetik.
 Leku batzuetan autopistak enkoadratzen du dena.
Bazkari oparoa. Irudian Edurne, Mikel, Pili eta Ramón (erdia).
 Kute aldendu zen eta modeloarena egin zigun.
Untzaga Plazaren bizitza dastatu genuen joan baino lehen.
Nire blogean beste modu batean kontatu dut jardunaldi honek gogorarazi dizkidan oroitzapenen ikuspuntutik.

1 comentario: